XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garbi dago oraindik meatze gehiago aurkitzeko egoeran gaudela, Halaz ere, erreserbak ez dira hasieran pentsatu ziren hainbatekoak zentrale hauekin jarraituz mende bukaerako azkenetan ginateke, oraintsu Australian aurkitu den meatze inportantea ere kontutan hartuz.

Problema hau konpondu nahirik, zentrale autobirtsorgarriak asmatu dira.

Egun honetan aurreratuena Frantzia dugu, segidan bere SUPER-FENIX zentralea martxan jartzekotan izanik.

Beste estatuak 1985 erako gai izango direla dirudi.

Zentrale hauekin, uranio 238 gramo batez 8,1.10ampsup10; joule bero lor daiteke.

Energi kopuru hau 2,7 tonelada ikatzek edota 1,9 tonelada petroliok eskain dezaketen hainbatekoa da.

Munduan dagoen uranio guztia, petrolioa bezala, ez da erreserba bakar batetan sartzen.

Beti gelditzen da garestiago den eta horregatik oraindik errentable ez den beste kopuru bat.

Erreserba hauk aparte uzten dira, Chattanooga-koa bezala.

Eskualde honetan dagoena ez da uraniomea, harbel beltza baizik.

Harbel hau Devoriano harokoa da, eta Apalachetako mendebal muturrean eta Tennessee ekialdean lur-gainean aurkitzen da.

Baina lur-azpian ere aurkitzen da hain zuzen ere lurgainean baina eremu askoz zabalago batetan.

Eremu honek Tennessee, Kentucky, Ohio, Indiana eta Illinois ia lurralde osoak besarkatzen ditu.

Tennesseeko ekialdean, harbel honek 5 metroko lodiera du, eta tonelada bakoitzeko 60 gr. uranio lor daitezke.

Uranio kopuru hori 162 tonelada ikatz oliotsu, edota,822 upela petrolio haineko energia du.

Arrokaren dentsitatea 2,5 tonelada /msub2 izanik,5 metro altuera duen zutabe batek,12,5 tonelada pisatuko luke, eta bere uranio kopurua 750 gramotakoa litzateke.

Azaleko metro koadro bakoitzeko harbel honen energia 2000 tonelada ikatz edota 10000 upela petrolio adinakoa litzateke.

Pentsatuz uranioa ez dela erabat libratuko, jo dezagun 50% probetxatzen dela.

Halaz ere 1000 Tonelada ikatz edo 5000 upela petrolio berdintzeko nahikoa litzateke.

Lehen petrolioa kalkulatzerakoan erabili dugun iturri berdina erabiliz, USAn dauden 1,5 bilioi tonelada ikatz eta 250000 milloi upela petrolioaren energia berdintzeko nahikoak dira Chattanoogako 1500 km.

Eta 50 km nahikoak lirateke petrolioaren energia berdintzeko.

Gasa eta harbel oliotsuak ere gehitzen baditugu, nahikoak dira horko 2000 km.